Kaixo, Paul naiz
eta hau ez da bidaia blog bat.
Webgune hau ondo ezagutzen dudan industria turistikoari buruz hitz egiteko sortu dut. Unibertsitatean turismo ikasketak burutu eta industria honetako hainbat esparrutan lan egin ondoren, ohartu naiz informazio hutsune handia dagoela profesionalen eta bidaiarien artean. Webgune honen xedea ikasi dudan guztiarekin hutsune hori betetzea da.
Ez dut bidaia helmugei buruz hitz egiten, badago nahikoa jende Interneten Costa Ricako oihanei buruz, Tokyoko streetfoodari buruz ego Gizako Piramideei buruzko artikuluak idazten. Odiseon zerbitzu turistikoei, erreserbei eta OTA-ei buruz jardungo dut; hau da, bidaia bat imaginatzen hasten zarenetik zure etxetik maleta eskuan irteten zaren arte gertatzen den guztiaz idazten dut.
Zein da aldea? Hemen dena ikuspuntu profesionaletik idatzita dagoela, egiaztatutako informazioan eta industria turistikoan lan eginda jasotako ezagutzetan oinarrituta.

Odiseori esker:





BALIOAK
Bereizten gaituena
Bidaiariarekiko konpromisoa
Odiseoren oinarrian irakurleak daude, horregatik bere interesekoak izango diren aktualitateko gaiez idazten dugu. Erabilgarritasuna bilatuz, erreserbetan eta bidaietan erraz jarraitzeko aholkuak ematen ditugu.
Profesionaltasuna
Internet bidaiei buruzko informazio amateurrez gainezka dago, eta askotan ez da erabat zehatza. Gure jarduna sektorea barnetik ezagutzeak ematen duen segurtasunean eta lan esperientzian oinarritzen dugu, beti egiaztatutako informazioa eskainiz.
Jasangarritasuna
Industria turistikoak kalte handiak eragin ditzake garatzen den lekuetan. Ezinbesteko jotzen dugu gai hau jorratzea turismoaren inpaktu negatiboak zein diren eta hauek nola gutxitu ezagutarazteko.
Konfiantza
Desinformazioaren eta gaininformazioaren aurrean, bermea eskaintzen dugu. Kalitatearen, industria ezagutzearen, bidaiariaren interesak defendatzearen eta egiaren bermea. Irakurlearen konfiantza bilatzen dugu, gure ustez, epe luzeko harremanak sortzeko oinarririk sendoena.
Berrikuntza
Turismo sektorea teknologiari geroz eta lotuago dago, eta ondorioz, oso aldakorra da. Aldaketa guzti hauek gertutik jarraitzen ditugu, eguneratuta gaude eta berritasun esanguratsuenak plataformara ekartzeko konpromisoa hartzen dugu.
Oraindik zalantzak dituzu? Idatzi eta galdetu nahi duzuna hemen.