Bidaiak online erreserbatzea erraza da, nola egin baldin badakizu
Ikasi bidaiak erraz, seguru eta preziorik onenean erreserbatzen

Ongi etorri Odiseora!
Hemen bidaiei buruzko argitalpenak topatuko dituzu, eta baita eskapada bat antolatzen duzun bakoitzean harrapatzen zaituen erreserba webgune eta konparatzaileen amaraunean ez galtzeko aholkuak ere.
Bitartekaritza turistikoari buruz jarduten dugu; hau da, bidaia baten plangintza hasten denetik maletarekin etxeko atetik ateratzen zaren arte gertatzen den guztiaz ari gara. Hegaldien app-ak, hotel-erreserba webguneak, prezio konparatzaileak… bidaia bakoitzean agertzen dira eta bitartekari turistikoak dira. Elementu hauek hobeto ulertzeko gakoak aurkituko dituzu hemen; eta ondorioz, merkeago, seguruako eta jasangarriago bidaiatzeko baliabideak ezagutuko dituzu.
Informazio zabalaz gain, Odiseok sektore turistikoa barnetik ezagutzearen bermea eta argitalpen bakoitza profesionaltasunetik landu izanaren konfiantza eskaintzen dizkizu.
Azken argitalpenak
Nola erabili Booking 2026an. Oinarrizko gida
Artikulu honetan 0tik eta pausoz pauso azalduko dizut nola erabili Booking.com hotelak eta bestelako ostatuak erreserbatzeko. Gidaliburu hau hutsetik hasten da eta aurretik Booking erabili ez duten edo tresna honekin ondo moldatzen ez diren pertsonei bideratuta dago. Hasteko, Booking.com zer… Seguir leyendo
Booking edo hotelaren webgunea? Aurreztu %15 arte hoteletan
Artikulu honetan hotelak merke erreserbatzeko eta beherapenak lortzeko trikimailu erraz bat erakutsiko dizut. Hotelak online erreserbatzeko bi aukera hedatuenak alderatuko ditugu, bakoitzaren abantailak ikusi eta bien prezio arteko desberdintasunaren jatorria ezagutuko dugu. Artikuluaren amaieran argi izango duzu zein den hotelak… Seguir leyendo





